Proposamenak bozkatzeko urratsa, 2018ko aurrekontuan zeintzuk sartuko diren erabakitzeko

Aukeratu diren eta bideragarriak diren proposamenak —ikuspegi juridiko, tekniko eta ekonomikotik aztertuta— bozkatu egingo dira. Botoa emateko, pertsona bakoitzak bere burua identifikatu beharko du eta orain arte adierazi diren baldintzak bete.

Bozketa aurrez aurre egingo da udaletxean, PEGORAN, Herritarrentzako Zerbitzurako Bulegoan.

Behin boto-emailearen identitatea eta baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, bere herriguneko bozka-txartela emango zaio; txartelean, 10 proposamen jasoko dira gehienez eta haietatik 3 aukeratu ahalko ditu, ez gehiago.

Bozketa-prozesuan gertatzen den edozein gorabehera Talde Eragileak ebatziko du.

Boto gehien jaso duten proposamenak aukeratuko dira, gune bakoitzari dagokion aurrekontuaren mugara iritsi arte. Baldin eta hurrengo proposamenak muga hori gainditu baina haren ondoren datorrenak ez badu gainditzen, azken hori onartuko da.