Eibarko Udala

Proposamenak aukeratzeko urratsa

Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren, aukeraketa-fasea hasiko da. Horretarako, metodo hau erabiliko da:

Bilera parte-hartzaileak. Gune bakoitzean, bilera bat egingo da; bertan, proposamenak aztertuko dira eta lehentasunak ezarri. Bai bilera-egutegia, bai bilera-tokia Talde Eragileak erabakiko ditu. Egutegia behar adinako denborarekin emango zaigu jakitera herritarroi, udal webgunea (www.eibar.eus) eta Udalaren sare sozialak erabilita, gutxienez.

Bilera parte-hartzaileetan aurkeztutako proposamen kopurua eta ezarritako lehentasunak aztertu ondoren, Talde Eragileak zehaztuko du balorazio teknikoaren urratsera zenbat proposamen pasatuko diren; 10 proposamen inguruko kopurua hartuko da erreferentziatzat.

Proposamen horietakoren bat balorazio teknikoaren prozesuan baztertuko balitz, boto gehien jaso duen hurrengoa sartuko da zerrendan. Prozesua errazteko, Talde Eragileak proposamen kopuru bat lagako du ordenatuta, aukeratu adina proposamen. Zerrenda hori “ordezko proposamenen zerrenda” barruan sartuko da.