Aukeratutako proposamenen balorazio teknikoaren urratsa

Aukeratutako proposamenak Eibarko Balorazio Teknikoaren Lantaldearen eskuetan utziko dira,  balorazio juridiko, tekniko eta ekonomikoa eginez bideragarriak diren ala ez erabaki dezan. Hiru balorazio horietako edozeinen bideragarritasun faltak proposamena baztertzea ekarriko du.

Onartu ahal izango dira herrigune baterako ezarritako muga ekonomikoa gainditu arren urtebetean edo gehiagoan gauzatu daitezkeenak; horrela, urtebete bakoitzari dagokion zatia muga horren azpikoa izango da.

Balorazioaren emaitza jakitera emango da. Baztertutako proposamenen ordez gune bakoitzeko “ordezko proposamenen zerrendan” datorren hurrengo proposamena hartuko da; proposamen berri hori eramango da balorazio-prozesura.