Eibarko Udala

2025eko Azaroaren 25a: Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

2025ean, azaroaren 25eko programazioak mundu osoko hainbat kolektibok sustatutako memoriaren lekuak ezagutzeko proposamenak jasotzen ditu, emakumeok modu sistematikoan aurre egiten diegun indarkeriak erreparatzeko; indarkeria matxista kasuen aurrean ditugun defentsa eta salaketa aukerei buruzko informazioa jasotzen du, baita helduentzako ipuinak ere, non zauriak ondo josteko errezeta emango zaigun.

*Erakusketa

Azaroa osoan

Indarkeria matxistaren aurkako memoria-lekuak

Mugarik Gabe

Andretxea

*Hitzaldia

Indarkeria matxisten biktimen ahotsak: memoria, erreparazioa eta aitortza.

Mugarik Gabe

Azaroak 6, 18:00, Andretxea 

* Hitzaldia

Indarkeria matxista kasuen aurrean, zer salaketa - eta defentsa - aukera ditugu?

Macarena Mugica Urbistondo eta Garazi Plazola Ugarte (Irule abokatuak)

Azaroak 13, 18:00, Andretxea

*  Ekintza Kolektiboa

Indarkeria matxisten aurkako matazak ehuntzen

Altzoa, Eibarko Emakume alargunen elkartea.

Azaroak 25, 11:30, Untzaga Plaza 

* Herritarren elkarretaratzea

Azaroak 25, 13:30, Untzaga Plaza

*  Helduentzako ipuinak

Hariak, jostorratzak eta zauriak

Mireia Delgado Exposito

Azaroak 26, 18:00, Andretxea

*Juan San Martin Udal Liburutegiarekin batera, Irakurketa Gida bat egin da azaroaren 25erako eta informazio stand bat jarriko da liburutegian bertan.