2022ko Azaroaren 25a: Indarkeria matxistaren aurrean, Saretze Feminista

2022 honetan, azaroaren 25eko programazioak "Indarkeria matxistaren aurrean, Saretze Feminista" du gaitzat. Aipatu behar da, aurten ere, programazio hau udaleko arlo ezberdinek eta Emakumearen Mahaiko partaideek elikatu dutela.

Azaroan 

  • Ostirala 4,

18:30 _ Zine-Foruma eta solasaldia En tierra de hombres, Izaskun Rodríguez Elkorok dinamizatua eta Pagatxa elkartea antolatua, Portaleko Areto Nagusia.

  • Ostirala 11,

19:00 Villana bakarrizketa, Irantzu Varelaren eskutik, Portaleko Areto Nagusia.

  • Ostirala eta larunbata 18 eta 19, 

Ostirala 15:30 – 19:30, larunbata 10:00 – 14:00, 15:30 – 19:30, Autodefentsa Feminista: sakontze-tailerra, Errebal.

  • Ostirala 25,

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna

11:00_ Indarkeria Matxisten Aurkako matazak ehuntzen ekintza, Untzaga (harmailen gunea).

13:00_ Indarkeria Matxistaren Aurkako herritarren Elkarretaratzea,  Untzaga (harmailen gunea).

  • Larunbata 26,

18:00_ Ama kontaidazu berriro ipuin saio musikatua (4 urtetik aurrera),  Jostunek Ameli eta Xirrikzituen eskutik, Juan San Martin Udal Liburutegiarekin lankidetzan, Portaleko Areto Nagusia.

  • Asteartea 29,

17:30_ Indarkeria matxisten biktimen ahotsak: memoria, erreparazioa eta aitortza dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, Mugarik Gabe-ren eskutik, Portaleko Areto Nagusia.

Kanpainaren irudia: Argazkia: Elssie Ansareo. Ilustrazioaren diseinua eta kartela: George & Mildred

Azaroaren 25eko egitarauaren kartela