Azaroak 25: Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguna

Indarkeria Matxisten kontrako Nazioarteko Eguna urtero azaroaren 25ean ospatzen den nazioarteko eguna da. Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusiak erabaki zuen egun hori ospatzea, 1999ko abenduaren 17ko 50/134 Ebazpenaren bidez. Eguna Dominikar Errepublikak proposatu zuen, eta beste hirurogei herrialdek babestu zuten. Hain zuzen ere, egun hau emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta desagerrarazteko helburuarekin sortu zen.

Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Egunaren jatorria

Dominikar Errepublikan, 1960ko azaroaren 25ean, Trujilloren diktadurapean Miraval ahizpak (María Teresa, Patricia eta Minerva) diktadura haren kontrako herri-mugimenduan parte hartzeagatik torturatu, bortxatu eta erail egin zituzten. Era horretan emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokaren ikur bilakatu ziren, eta 1981etik hona azaroaren 25 guztietan mundu osoan zehar oroitzen da egun hori. 1999ko abenduan Nazio Batuen 83. Biltzarrean, Dominikar Errepublikaren proposamenez, emakumeenganako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko eguna aldarrikatu zen, beste 60 gobernuren laguntzarekin.