- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/indarkeria-matxisten-aurkako-matazak-ehuntzen-ekintza-kolektiboa
- Indarkeria matxisten aurkako matazak ehuntzen, ekintza kolektiboa
- 2025-11-25T11:30:00+01:00
- 2025-11-25T12:30:00+01:00
Indarkeria matxisten aurkako matazak ehuntzen, ekintza kolektiboa
Untzaga (harmailen gunea)
Indarkeria sexistaren aurkako matazak ehuntzen ekintza indarkeria sexista salatu nahi duen proiektu bat da, espazio publiko batean ekintza kolektibo bat eginez, ehundutako pieza artistikoen bidez irudikatuta.
Eibarren, ekimen honen bultzatzaileak Altzoa alargunen elkarteko kideak dira, Andretxea Berdintasun Zerbitzuarekin, Emakumearen Mahaiko gainerako kideekin eta boluntarioekin lankidetzan.
Helburu nagusia da emakumeek pairatzen duten eta indarkeriaren erro bera diren desberdintasun- eta diskriminazio-egoera ikusaraztea. Era berean, ekitaldi honen bidez, elkartasuna eta babesa adierazi nahi zaie indarkeria hori jasaten duten emakumeei.
Ekitaldi honek, gainera, jendaurrean hainbat diziplina ikusarazi nahi ditu, hala nola, emakumeekin eta espazio pribatuarekin lotzeagatik beren balioa kendu zaien diziplinak, hala nola: ehuntzea. Horrela, topagune bat sortzea, laguntza- eta konpromiso-loturak sortzeko. Ehuntzea ez baita hariak edo artileak ehuntzea bakarrik. Elkarren arteko harremanak ehuntzea da. Gure errealitatea hobeto ulertzen lagunduko diguten ikaskuntzak ehuntzea eta herritar oso bihurtuko gaituen pentsamendu kritikoa eratzea da.
Eguna: azaroak 25, asteartea (Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna)
Ordua: 11:30
Tokia: Untzaga (harmailen gunea)