Eibarko Udala

Greba orokor feministarantz

Erakusketak ibilbide kronologiko eta tematiko bat proposatzen du, XIX., XX. eta XXI. mendeetan emakumeak protagonista izan ziren hainbat mobilizazio-esperientzia jendeari hurbiltzeko. Emakumeek egin dituzten borroka kontaezinak aipatzea ezinezkoa denez, lagina ez da zehatza, baina emakumeek grebetan izan duten gatazka, motibazio, mobilizazio-errepertorio eta balorazioen aniztasuna behar bezala adierazten du. Ekoizpena blokeatuz, kalea hartuz, gose eta egarri grebak protagonizatuz... emakumeek eutsitako hamaika mobilizazio, emantzipazioaren aldeko hainbat mendetako etengabeko borrokaren sekuentzia sortzen dutenak. Historikoki metatutako esperientzia horiek esanahi berrien grebaren kontzeptua inbaditzen dute, bizitza eta emakumeak borroka politikoaren erdigunean jartzen dituzte eta inspirazio iturri agortezina dira, egungo bidegabekerien gainean indar handiz presionatzen duena eta oraindik etortzeko dauden borroka askoren bidea argitzen duena.

                                                         

Epea: 2026ko martxoaren 2tik 31ra.

Argitaratzailea: Basauriko Udaleko Berdintasun Saila; Egilea: David Beorlegui Zarranz eta Basauriko Udaleko Berdintasun Saila; Itzultzailea: Basauriko Udaleko Itzulpen Zerbitzua; Diseinua eta maketazioa: Flora Pozzobon.

*Martxoaren 8ko lantaldeak antolatua.