Indusen ibaibideak: Himalaiatik Karatxira. Pakistan, begirada sozial bat
ALDAKETA KLIMATIKOA - URA - EMAKUMEAK* - GARAPENA
Indus ibaiak Himalaia mendikatean du iturburua eta Arabiako itsasoan isurtzen ditu urak; bere ibilguak Pakistan zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera. Indusen ibaibideak hari gisa harturik, erakusketa honek agerian uzten du zein den berotze globalaren eta horren ondoriozko hondamendi naturalen gizarte alderdia Asiako herrialdean, eta zer nolako pobretze-prozesuak, indarkeria eta eskubide-galera dakartzan. Izan ere, Pakistan adibide paradigmatikoa da ulertzeko zenbat eta nola oztopatzen duen aldaketa klimatikoak garapen bidean diren herrialdeen aurrerapen osoa eta berdinzalea (2030 Agenda).
Bertarik bertara eta landa-lanean jasotako informazioak, testigantzak eta irudiek osatzen dute erakusketa, ibaibidearen puntu banatan kokatuta. Zazpi historia edo errealitate orotara: hurbilpen bat aldaketa klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren pertsonen bizi-proiektuetan eragiten dituen zuzeneko nahiz zeharkako kalteetara. Genero, erlijio eta etnizitate aldagaiekin edota migrazio-politikekin loturiko bortxa multidimentsionalak geruzaz geruza hausnartzeko proposamen bat. Izan ere, pakistandarrak gure artean bizi dira, baina zer dakigu atzean utzi dutenaz? Zergatik emigratu dute?

Epea: 2026ko apirilaren 20tik maiatzaren 15era, Andretxean.
Bisita gidatua (EUS): apirilaren 20an, astelehena, 18:30ean.
Egilea: Igone Mairezkurrena Fernandez.