Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Itun Federalaren sinaduraren 150. urteurrena dela-eta, hainbat ekitaldi izango dira asteburuan Eibarren

Eibarko Itun Federalaren sinaduraren 150. urteurrena dela-eta, hainbat ekitaldi izango dira asteburuan Eibarren

Eibarko Itun Federalaren sinaduraren 150. urteurrena dela-eta, egingo diren ekitaldien aukezpena.

2019/06/18

Portaleako Areto Nagusian dokumental baten emanaldia eskainiko dute hilaren 21ean, 19:00etan, eta Udalbatza Aretoak mahainguru bat eta bi hitzaldi hartuko ditu larunbatean, hilak 22, 11:00etatik aurrera. Eibarren federalisten ituna Alderdi Errepublikano Federalari forma emateko itun multzo baten barruan zegoen, 1868an sortua.

Eibarko Itun Federalaren sinaduraren 150. urteurrena dela-eta, asteburuan Eibarren izango diren ekitaldien aurkezpena egin da gaur goizean Udaletxean. Bertan izan dira Miguel de los Toyos, Eibarko Alkatea; Alberto López Basaguren, Konstituzio Zuzenbideko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU); Lurdes Auzmendi, Euskal Herriko Federalistak elkarteko presidentea eta Antxon Narbaiza, Euskal Filologian doktorea eta idazlea.

Egitaraua

Eibarko Itun Federalaren 150. urteurrena ospatzeko, hain zuzen ere, hainbat jarduera antolatu dira gurean asteburu honetarako. Ostiralean, ekainak 21, Portaleako Areto Nagusiak Albert Solé Bruset zine-zuzendariaren FEDERAL dokumentala hartuko du, 19:00etan; eta, ondoren, hitzaldi-solasaldi bat egongo da.

Egun bat beranduago, ekainaren 22an, ondorengo jarduerak egingo dira Udalbatza Aretoan: mahaingurua federalismoaren iraganari eta etorkizunari buruz, 11:00etan (Hizlariak: Alberto López Basaguren, Antonio Rivera eta Zulima Pérez); Antxon Narbaiza Azkueren komunikazioa, “Eibartarren portaera errepublikanoak: Vicente Aguirre, Echeverria, Ortiz de Zarate, Ibarzabal eta beste hainbat” izenekoa, 11:30ean; eta 1869ko Itun Federalista oroitzeko ekitaldi instituzionala, 14:00etan. Azken solasaldi horretan egongo dira Eibarko Alkatea eta Lurdes Auzmendi, Euskal Herriko Federalistak elkartearen burua. Amaieran, 2019ko Eibarko Deklarazio Federalista irakurriko da lau hizkuntza koofizialetan. 

Bertaratuek adierazi dutenez, "Eibarko itunak euskal berezitasunaren osagaiak zeuzkan".

Lurdes Auzmendi, Euskal Herriko Federalistak elkarteko presidenteak gaineratu du "errepublikar federalista haiek, Francisco Pi y Margallen oso eraginpean zeudenak, –esan behar da hark ez zuela ekitaldia galdu nahi izan–, hiru probintzien eta Nafarroako foruei buruz egin zuten irakurketa demokratikoa avant la lettre izan zen, eta betiko euskal irudi aurrerazalean kokatu zen. Foruen ikuspegi deformatua zen, baina kultura politiko guztiek egiten zuten beste horrenbeste".

Azurmendik nabarmendu duenez, gainera, "Eibarko ekitaldiak oinarrizko bi kontzeptu bateratzen zituen: askatasuna eta autonomia, banakakoa nahiz kolektiboa. Horrela, gizabanakoen gaitasunaz fidatzen zen behetik gora demokratikoki antolatzeko, eskumenen autokudeaketan eta ahal zen neurrian aginte politikoaren kontrolean, horrek hiritarren borondateari ihes ez egiteko".

Aurrekariak

Bilera historiko bat egin zen Eibarren 1869ko San Juan bezperan. Lau probintzia euskal-nafarretako erakunde errepublikar federaletako ia hogeita hamar ordezkari elkartu ziren bertan Itun Federala deituriko dokumentu bat onartzeko. Akordioa Eibarko Itun Federala bezala ezagutzera pasatu zen. Itun horren sinatzearen antzeko ekitaldiak egin ziren Espainiako beste hiri batzuetan, hala nola Tortosa, Kordoba, Valladolid edo A Coruñan, non probintzia eta eskualdeetako federalistek erabaki zuten federalki eratzea eta lurralde antolaketa federala proposatzea herrialde osorako.