Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar Kirol Elkartearen eta Atlético de Madrid arteko partidaren aurretik, hainbat jarduera egongo dira bihar, urtarrilak 18

Eibar Kirol Elkartearen eta Atlético de Madrid arteko partidaren aurretik, hainbat jarduera egongo dira bihar, urtarrilak 18

Artxiboko argazkia.

2020/01/17

EMGI Eibar Merkataritza Gune Irekiko ostalarien kolektiboak antolatu du programa, eta Eibarko Udalaren laguntza ere badu.

Bihar, larunbata, Eibarrek eta Atlético de Madridek jokatuko duten futbol partidaren aurreko orduetan hainbat jarduera izango dira hiriko kaleetan. Horrelako kirol ekitaldiak aprobetxatuz hiria animatzea eta dinamizatzea da helburua; EMGIko ostalarien kolektiboak antolatu du, Eibarko Udalaren laguntzarekin.

Programa 18:00etan hasiko da, eta Aldats txarangak eta Zozongo batukadak kaleak alaituko dituzte Estaziño eta Ego-Gain eta Untzaga plaza eta Errebal kaleen artean.

Ostalariek antolatutako jardueren helburua da egun berezietan, esaterako, biharko futbol-partidan, herria girotzea. Horren haritik, esan beharra dago Udala beti dagoela lankidetzarako prest, halako elkarte eta kolektiboen ekimenak bultzatu eta herriko ahalik eta leku gehienak girotzeko.