Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Agintaldi honetan aurrera egin da irisgarritasunaren eta espazio libreen hobekuntzan hainbat obraren bidez

2019/05/08

Espaloiak, plazak eta auzoetarako sarbideak berriztu dira, igogailu publikoak eraiki, eta hainbat proiektu estrategiko martxan jarri dira edo jarriko dira laster, denak ere Eibarko irudia aldatzen ari direnak. Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, “proiektu hauek guztiek, gehienak errealitate direnak, zera erakusten dute, hartutako konpromisoak burutzea dela gure ahaleginik handiena".

Eibarko Udalak, herriaren erronka nagusienetako bati helduz, irisgarritasuna hobetzeko lan garrantzitsuak egin ditu amaitzear dagoen agintaldian. Espaloi, plaza eta beste espazio publiko batzuk berriztearekin batera, proiektu ugari egin dira auzoen irisgarritasuna hobetzeko eta igogailu publiko dezente eraiki eta martxan jarri dira.

Azken urteotan hainbat lan egin dira hiri erabat irisgarria lortzeko, hiri-bilbadura kohesionatzeko, bizi-kalitatea eta auzoetarako sarbideak hobetzeko; besteak beste, aipatzekoak dira espaloi-zati batzuetan egin den eraberritze integrala: Tiburtzio Anitua 20, Karmen 1,2,3,5, Fray Martin Malleako espaloia edo Isasi 3-39 zatia; hala nola Iparragirre eta Saratsuegirako sarbideak konpontzea, laster hasiko baitira obrak.

Gainera, martxan jarri da Julian Etxeberria eta Jardiñeta arteko igogailua; eraiki da Eulogio Garate eta Mutiola lotzen dituen igogailua; azken ikutuak ematen ari zaizkio Jardiñeta 29,31,33 eta 35 zenbakietako igogailu publikoen proiektuari; eta martxan daude Tiburtzio Anituatik Karlos Elgezuarako igogailuaren obrak. Halaber, prozesu parte-hartzaile bat egiten ari da Arrate-Bide eta Mekolako bizilagunekin, landutako irisgarritasun-soluzio teknikoen artean zein egingo den erabaki dadin. Lizitaziora atera da dagoeneko Txontako igogailuaren obra, atariei irisgarritasuna emango diena, bai eta Galiziako pasealekuari ere, eta, laster aterako da lizitaziora Torrekua Amañako pasealekuarekin lotuko duen igogailua.

Irisgarritasunaren arloko beste lan batzuk dira aurki hasiko direnak Pagaegitik Jardiñetarako sarbideak hobetzeko, edo Barrenatik Azitaingo geralekurako oinezkoen pasarela ordezteko proiektua, dagoeneko lizitaziora irten dena.

Bestalde, urtero egin da Asfaltatu eta Pasabide Goratuen Plan bat, Eibarko bide eta kale ugari hobetu dituena; berrogeita hamarren bat zebra-bide goratu eraiki dira, eta aurten beste hogeita bat pasabide egingo dira.

Orobat, Eibarren azken lau urteotan aurrera egin da herriko espazio libreak hobetzen eta modernizatzen, lan asko egin baitira aisialdi-guneak sortzen eibartarren erabilera eta gozamenereko. Koexistentzia gune berriak egin dira Plaza Barria eta Eibarko Bizikleta Plaza berrurbanizatuta. Gainera, Udalak ahaleginak egin ditu plaza eta lorategiak urbanizatu eta hobetzen, besteak beste, Txomon eta Aranen egindako obrak, Bidebarrietako lorategien diseinua berritzea, Bidebarrieta 19-21ean arrapala berriak eraikitzea, Egigurentarren plazaren berrurbanizazio integrala, edo Barrena 46-48-50 plazaren eta arkupeen birmoldaketa.  Amañako pasealekuan, bestalde, martxan daude duela aste batzuetatik zoladura aldatzeko obrak.

Era berean, lizitaziora atera da koexistentzia gune bat Fermin Calbeton kaleko 17 eta 26 zenbakietan.

Obra horiei guztiei beste proiektu estrategiko batzuk gehitu behar zaizkie. Amaitutako lanen artean azpimarratzekoa da Amaña eta Legarre arteko pasealekua sortu izana. Bestalde, espero da beste proiektu batzuk, hurrengo urteetan gauzatzea. Nabarmentzekoak dira Maltzaga eta Azitain arteko obrak, laster hasiko direnak, edo Eibar Ermuarekin lotuko duen ibai-parkea. Alkateak beharrezko gestio guztiak egin ditu Euskal Trenbide Sarearekin dagoen konpromisoa gauzatu ahal izateko, Estaziño eta Azitain arten trenbide gaineko pasealeku bat sortze aldera.

Gainera, proiektu estrategikoen barruan, egindako gestioei esker, berriz ere hasi dira Errebalgo eraikinaren obrak, eta espero dute 2020ko udarako bukatzea.