Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrieta kantariaren bakarkako lehen lanak “Deserriko kantak” izen buruarekin ikusi zuen argia pasadan 2013ko maiatzaren hasieran.

Deserria ez lekua da. Han izanik hemen, edo hemen izanik han izatea. Deserria bada bakardadea eta biluztasuna, bada sentimendu babes gabeen kontakizuna. Baina norbere burua berrasmatzeko aukera ere bada, geografia berrietan saiatzekoa. Badira desterratuak Arestiren Aitaren etxean, Sarrionandiaren memoriaren mapetan eta handik kanpo. Norberaren gorputzetik exiliatuak ere badira. Etxerako bidea ahaztu dutenak, itzuliaren bueltatu ezdirenak, bidea aberri bihurtu dutenak. Deserriari ertz guztietatik begiratzen dio Eñaut Elorrietak. Horretarako, bereaz gain hainbat idazle eta poetaren lumaz baliatu da.


Haietariko batzuek euren azalean bizi izan dute deserri politikoa (Joseba Sarrionandiak edo Joan Oliverrek, kasu); beste batzuek deserri poetikoari idatzi diote (Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga). Gai soziala bezain intimoa den deserria berea egin du Eñaut Elorrietak, hitzekin eta musikarekin lur zati bizigarri bat zedarritu nahian.


Zuzeneko emanaldiak ere diska bezain zainduak eta bereziak dira, soilean basatiak. Norbere baitako kartografietan bidaieatzera gonbidatzen dute entzulea, gogoeta eraginez norbere aberriaz eta atzerriaz, nor bere emozioen geografiaz.

Sarreren prezioa: 10 euro.

Sarreren aurre palmenta urtarrilaren 12 tik aurrera, 19:00etan.

Coliseo Antzokia

Astelehena 19:00 – 20:00

Ostirala 21:00 – 22:00

www.kutxabank.es

Zer
Noiz 2015/02/07
22:00 - 23:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal