Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Valenciaga Oroitzarrearen 47. edizioaren aurkezpena zuzenean ikusi ahal izango da gaur, hilak 21, udal web orrian

2018/03/21

Aurkezpena Udalbatza Aretoan izango da gaur asteazkena, martxoak 21, 20:00etan.

Valenciaga Oroitzarrearen 47. edizioaren aurkezpen-ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango dute herritarrek gaur asteazkena, martxoak 21, ordenagailuz nahiz Internetera konektatutako bestelako gailuen bidez, streaming izeneko teknikaren bidez. Aurkezpena 20:00etan hasiko da Udaletxeko Pleno Aretoan.

Ekitaldia ikusi ahal izateko, Eibarko Udalaren webgunera sartu behar da (www.eibar.eus/eu), eta, orrialde nagusian bertan, klikatu "Zure intereseko gaiak" atalean egongo den aurtengo kartelaren irudiaren azpian dagoen izenburuan. Konektatu ostean, zuzenean jarraitu ahal izango da aurkezpena.