Oharrak
2017/02/21
2017ko otsailaren 21ean.
- Bihar, asteazkena, ez da aparkatzerik izango Amañako plaza txikian. Aratosteak direla-eta, auzoan antolatu dituzten hainbat ekitaldi egiteko Brigadak oholtza bat muntatu behar baitu.
- Halaber, aratosteak direla-eta, ostegunean, “Eguen zuri” eguna, urtero bezala, eskoletako taldeen kalejira egingo da. Erdigunea itxita egongo da trafikorentzat arratsaldeko hiruretatik iluntzeko bederatziak arte.