Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Igande honetan, maiatzak 15, autobus-zerbitzu berezia jarriko da Arratetik Eibarrera, 20:00etan

2022/05/12

San Isidro eguna dela eta, datorren igandean, maiatzak 15, Eibarko Udalbusaren zerbitzu berezia jarriko da, 20:00etan, Arratetik Eibarrera jaisteko.

Eguneko gainerako zerbitzuak Eibartik Arratera igotzeko eta jaisteko ohiko ordutegietan izango dira. Zehazki, honako hauek izango dira Eibartik Arratera igotzeko ordutegiak: 09:00, 10:00, 11:00, 13:00 eta 18:00. Bestalde, jaitsiera-ordutegiak honako hauek izango dira: 09:30, 10:30, 11:30, 13:30, 18:30 eta 20:00etako autobus berezia.

Eibarko irteerak Urkizu, Errebal eta San Juan 07 geltokietatik egingo dira.