Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gogobetetze inkesta

2016/06/05

Udalaren eta hiritarren arteko komunikazioa hobetzeko xedearekin prestatu da. Inkesta betetzeko epea ekainaren 5ean amaituko da.

Eibarko Udalak gogobetetze inkesta eskuragarri jarri du hiritarren artean erakundearen egoeraren analisia osatzeko komunikazio alorrean.

2016-2019 Komunikazio Estrategiaren helburua da erakundearen barne eta kanpo komunikazioa hobetzea eta beharrezkoak diren erremintak ezartzea, Udala hiritarrei gehiago hurbiltzeko.

Inkesta anonimoa eta konfidentziala da; udal web orriaren bidez bete ahal izango da, baita Pegoran —Herritarren zerbitzurako bulegoan—, Udal Liburutegian eta Armagintzaren Museoan ere.

Inkesta betetzeko SAKATU HEMEN.