Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abisuak

2018/03/16
  • Bihar, larunbata, goizeko lehenengo ordutik aurrera, ezin izango da aparkatu Isasi kalean, Astelena Frontoiaren parean, haur parkea muntatu behar baitute.
  • Bihar “Lore, landare eta zuhaitz VIII. Azoka” egingo da, eta hori dela-eta, ez da aparkatzerik izango Urkizu Pasealekuan, 7. eta 11. zenbakien aurrean, goizeko zortzietatik arratsaldeko hirurak arte.
  • Igandean, I. Eibarko Hiri Sari Nagusia. emakumezkoen txirrindulari lasterketa, jokatuko da. Bi proba izango dira: lehena, kadete kategoriakoa izango da, eta goizeko bederatzietan hasi eta ordu bat beranduago bukatuko da. Bigarrena, “sub23” eta elite kategoriakoa, hamaikak laurden gutxitan hasi eta ordu bata aldera amaituko da. Bietan, txirrindulariak Azitaindik sartuko dira eta Barrena, Barakaldo, Urkizu, Arragueta,  Errebal eta Julian Etxeberria kaleak zeharkatuko ondoren, Toribio Etxebarria kalean amaituko dute. Hori dela-eta, ez da aparkatzerik izango Errebal kalean, 5. zenbakiaren parean.