2021eko ekainaren 28an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak
2021eko ekainaren 28an egindako udalbatzarrean ondorengo gaiak onartu ziren:
1. 2021eko maiatzaren 31ko egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa onartzea.
2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
3. EH Bildu Udal taldeak Ego Ibarra Batzorde Aholkularian egindako bokal-aldaketaren berri ematea.
4. PSE-EE (PSOE) Udal taldeak hainbat batzorde aholkularitan egindako bokal-aldaketaren berri ematea.
5. Kontu-ematea. Kontu-hartzaileak egindako txostena: 2021-3 eragozpen-oharra.
6. Kontu-ematea. Kontu-hartzaileak egindako txostena: 2021-4 eragozpen-oharra.
7. Ohoreak eta Goraipamak emateko Eibarko Udalaren Araudia.
8. “Asociación de Ayuda en Carretera” DYA elkarteari Pagaegi 5 behean dagoen ondasun higiezina doan lagatzea.
9. Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eranskina aldatzea honako dirulaguntzarako: “Dirulaguntzen Kanpaina, baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleek eskolaz kanpoko jarduerak gainerako ikasleen baldintza berberetan egin ahal ditzaten”.
10. Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eranskina aldatzea, ezohiko kirol-txapelketa eta lehiaketetara joateko laguntzetarako zenbatekoa handitzeko.
11. Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eranskina aldatzea eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzea. (Eibarren emakumezkoen errugbian errendimendu handiko espazio bat sortzea).
12. Udal Lantaldearen 2020ko produktibitate-osagarriak onartzea.
13. Udal langileen lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurriei buruzko akordioa.
14. Giza baliabideak arrazionalizatzeko 2021-2022 Plana onartzea.
15. 136 AI MURRATEGI eremuko Birgaitze Integratuko Plan Berezia behin-betiko onartzea.
16. Udal-etxebizitza tasatuak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena ematea.
17. Errebal Bizirik auzo-plataformak aurkeztutako mozioa Errebaleko udal merkatuari buruz.
18. EH Bildu taldeak aurkeztu duen mozioa Eibarren kultura sektorea leheneratzeko eta suspertzeko.
19. Eibarko Udalaren manifestua, sexu-askapenaren nazioarteko eguna dela eta
Informazio guztia kontsultatzeko, ikusi onartutako proposamenen dokumentua.