Eibarko Udala

2019ko abenduaren 27an Udalbatzarrak onartu dituen proposamenak

2019/12/27
Osoko bilkuran onartu ziren, besteak beste, Udalaren Erregelamendu Organikoa aldatzea eta PSE-EE (PSOE) taldeak aurkeztuteko mozioa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Toribio Etxebarria kaleko anbulatorioaren larrialdi-zerbitzuan egindako murrizketei buruz.

2019ko abenduaren 27an egindako ezohiko osoko bilkuran onartu ziren gaiak ondorengoak dira:

1. 2019ko azaroaren 25ean Udalbatzak egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa.

2. Alkatetzako ebazpenen kontu-ematea.

3. Gizarte-larrialdietako egoeratan erantzuteko, harrera-etxebizitzak arautzeko Ordenantza.

4. Baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzak erregulatzeko ordenantza proposamena.

5. Kudeaketa materialaren gomendioari buruzko hitzarmena, Eibarko Udalaren eta Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademiaren artekoa, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesuen kudeaketarako.

6. Udal Araudi Organikoa aldatzea.

7.- Proposamena, Txonta auzoko bizitegi-eraikinak modu eraginkorrean birgaitzeko jabekideen erkidegoei edo jabe-komunitateei banakako ebaluazio-araubidean dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarri espezifikoak aldatzekoa.

8. PSE-EE (PSOE) taldeak aurkeztuteko mozioa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Toribio Etxebarria kaleko anbulatorioaren larrialdi-zerbitzuan egindako murrizketei buruz.

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN. 

2019ko abenduaren 27ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.