Eibar

Hiriaren aurkezpena duzu hau, bertan, herriari buruzko datuak eta ezaugarririk garrantzizkoenak topatuko dituzu: nola etorri, herriko datu estatistikoak (demografia, datu soziolinguistikoak...), industria eta merkataritza.

Informazioa zure eskura: Eibarko kale-izendegia eta kale-zerrenda; larrialdietako telefonoak eta interes handiko beste telefono batzuk;  joan-etorrietarako garraiobideak.

Eibar bisitatzeko gogoa baduzu "turismo" atala da begiratzea komeni zaizuna: Eibarko historiari buruzko informazioa; leku interesgarrienak; monumentuak; herriko jai eta ospakizun nagusiak, udalerrian bertan dauden ibilbide nagusiei buruzko azalpenak.

Eta horrez gain, Eibarrren egiten diren beste hainbat jarduera ezagutu nahi badituzu, Portalea duzu leku aproposena. Bertaratuz gero murgil zaitezke Marrazketan, Zeramikan, Dantzan, Musikan, Kzgunean, Liburutegian, Erakusketa Aretoan, Museoan, Euskaltegian… Aurkezpen bideoa ikusteko, sakatu hemen.