Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskararen eguna Eibarren.

Abenduaren hiruan, Euskararen Eguna eta Toribio Etxebarriaren jaiotzaren 125.urteurrena izanda hainbat ekintza gauzatu ziren, Eibarko erakunde, elkarte, eskola, klub eta taldeen laguntzarekin. Etxebarriaren Eibarko euskararen Lexikoia irakurri zen Udaletxeko udalbatza aretoan egun osoan zehar, bere jaiotze-etxean plaka bat jarri zen, mural bat egin zen euskararen inguruan; eta idazle eibartarrari buruzko mahai-ingurua ospatu zen.