Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko merkealdien azoka.

Gaur goizean inauguratu dute Neguko Merkealdien azoka gure hirian. Merkealdien sasoiaren amaieran ohizkoa bilakatu da azken urte hauetan Eibar merkataritza gune irekiak antolatutako azoka, nahi duten dendei beren produktuak Toribio Etxeberrian erakutsi eta saltzeko aukera emanez. Aurten 22 dira otsailaren 22rarte kalean egongo diren postuak.