Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Meetings at the library: izen-ematea zabalik

2014/09/03

Irailaren 1etik 12ra, ingelesa praktikatzeko bileretan parte hartzeko izen-emate epea zabalik egongo da.

Deskripzioa: Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia ingelesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

 

Izen-ematea: Irailaren 1etik 12ra, Liburutegian edo blogean dugun inprimakian. 2 talde antolatuko dira eta 25 pertsona onartuko dira bakoitzean. Gehiago egonez gero, zozketa publikoa egingo da. Meetings at the library