Meetings at the library: izen-ematea zabalik
2014/09/03

Irailaren 1etik 12ra, ingelesa praktikatzeko bileretan parte hartzeko izen-emate epea zabalik egongo da.
Deskripzioa: Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia ingelesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.
Helburuak
- Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
- Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
- Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
- Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
- Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
- Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
- Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.
Izen-ematea: Irailaren 1etik 12ra, Liburutegian edo blogean dugun inprimakian. 2 talde antolatuko dira eta 25 pertsona onartuko dira bakoitzean. Gehiago egonez gero, zozketa publikoa egingo da. Meetings at the library