"Panpinak Aitorrentzat" Ipuin kontalaria

Maite Frankok genero berdintasunaren inguruan sortutako ipuin-kontaketa saioetako bat da, xede berari begira prestatutako beste errepertorioetan dauden gai eta helburu berberak dituena: sexu-rolen banaketarekin bukatzea eta, aldi berean, emakume eta gizonen eskubide eta eginbeharren arteko berdintasuna bultzatzea.

Jomuga zabal honen barruan "Panpinak Aitorrentzat" saioak mendeetan "emakumezkoen gauzatzat" eta honen ondorioz "bigarren mailakotzat" hartu izan diren rolak "gizonezkoenak" izan direnen maila berean jartzen ditu.

Hala ere, ipuin-kontaketa saioa da, ez dezagun ahaztu! Eta, jakina, ipuin-kontaketa saio batek eduki beharko lituzkeen osagaiak ditu: umore asko, misterioa, parte hartzea eta baita ezusteko txikiak ere. Berdintasunak, gai serioa bada ere, agerian uzten baititu gizakion alderik barregarrienak.

Zer
Noiz 2015/03/28
18:00 - 19:00
Non Biblioteca infantil
Hitzordua egutegira gehitu vCal iCal