- https://www.eibar.eus/eu/agenda/panpinak-aitorrentzat-ipuin-kontalaria
- "Panpinak Aitorrentzat" Ipuin kontalaria
- 2015-03-28T18:00:00+01:00
- 2015-03-28T19:00:00+01:00
2015/03/28 18:00-19:00
"Panpinak Aitorrentzat" Ipuin kontalaria
Biblioteca infantil
Maite Frankok genero berdintasunaren inguruan sortutako ipuin-kontaketa saioetako bat da, xede berari begira prestatutako beste errepertorioetan dauden gai eta helburu berberak dituena: sexu-rolen banaketarekin bukatzea eta, aldi berean, emakume eta gizonen eskubide eta eginbeharren arteko berdintasuna bultzatzea. |
Jomuga zabal honen barruan "Panpinak Aitorrentzat" saioak mendeetan "emakumezkoen gauzatzat" eta honen ondorioz "bigarren mailakotzat" hartu izan diren rolak "gizonezkoenak" izan direnen maila berean jartzen ditu. |
Hala ere, ipuin-kontaketa saioa da, ez dezagun ahaztu! Eta, jakina, ipuin-kontaketa saio batek eduki beharko lituzkeen osagaiak ditu: umore asko, misterioa, parte hartzea eta baita ezusteko txikiak ere. Berdintasunak, gai serioa bada ere, agerian uzten baititu gizakion alderik barregarrienak. |