Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ixtorio Mixtorio

maritzuli

Ixtorio Mixtorio, umeen folklorea kolorez jantzita

Maisutasunez gidatuta, umeak, helduen teknika eta birtusiosismo imitazioak egiten saiatu gabe, dantzaren eta musikaren oinarrietara jo eta graziaz eta erritmoz betetako emanaldia osatzen dute. Tradizioaren aurkezpen aberatsa, jantzien edertasuna eta umeen espontaneitatea elkartzen dira Ixtorio Mixtorion.

Lapurdiko Maritzuli eta Xinkako dantza taldeak, eta Behobiako Eraiki dantza taldeak osatzen dute Ixtorio Mixtorio ikuskizuna. 1996an estreinatu zen Ixtorio Mixtorio, eta 16 urte ondoren, bere garaian arrakasta handia izan zuen ikuskizuna berrituta aurkeztu du Maritzulik.

Umeekin dantza tradizionala lantzeko eredu berri bat plazaratu zuen Claude Iruretagoienak Ixtorio Mixtorio ikuskizuna. Lau urrats eta kitto! Deitzen diote lan egiteko eredu horri, eta funtsean oinarrietara jotzeko deia da. Lau urratsekin euskal tradizio koreografikoaren zati eder bat dantzatu eta gozatu baitezakete umeek. Urrats horiek ikasiz eta bakoitzarekin egin daitezkeen dantzak jorratuz eta euskal folklorearen aberastasuna landuz osatutako ikuskizuna da Ixtorio Mixtorio.

Aipatzekoa da sorkuntza prozesuaren zati bat Eibarren burutu duela Maritzulik, hain zuzen ere dantzan.com-en  eskutik Eibarko Hezkuntza Esparruan elkartu eta izan baitziren lanean Maritzuli, Eraiki eta Xinkako taldeetako dantza-maisuak eta umeak apirileko asteburu batean.

 

Dantzariak: Eraiki Dantza Taldea, Xinkako, Maritzuli konpainia

Egilea:Claude Iruretagoyena

Zuzendaria: Annie Onchalo

Koreografia: Claude & Jon Iruretagoyena

 

Zer
Noiz 2012/11/10
17:00 - 18:30
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal