- https://www.eibar.eus/eu/agenda/ixtorio-mixtorio
- Ixtorio Mixtorio
- 2012-11-10T17:00:00+01:00
- 2012-11-10T18:30:00+01:00
2012/11/10 17:00-18:30
Ixtorio Mixtorio
Coliseo Antzokia
Ixtorio Mixtorio, umeen folklorea kolorez jantzita
Maisutasunez gidatuta, umeak, helduen teknika eta birtusiosismo imitazioak egiten saiatu gabe, dantzaren eta musikaren oinarrietara jo eta graziaz eta erritmoz betetako emanaldia osatzen dute. Tradizioaren aurkezpen aberatsa, jantzien edertasuna eta umeen espontaneitatea elkartzen dira Ixtorio Mixtorion.
Lapurdiko Maritzuli eta Xinkako dantza taldeak, eta Behobiako Eraiki dantza taldeak osatzen dute Ixtorio Mixtorio ikuskizuna. 1996an estreinatu zen Ixtorio Mixtorio, eta 16 urte ondoren, bere garaian arrakasta handia izan zuen ikuskizuna berrituta aurkeztu du Maritzulik.
Umeekin dantza tradizionala lantzeko eredu berri bat plazaratu zuen Claude Iruretagoienak Ixtorio Mixtorio ikuskizuna. Lau urrats eta kitto! Deitzen diote lan egiteko eredu horri, eta funtsean oinarrietara jotzeko deia da. Lau urratsekin euskal tradizio koreografikoaren zati eder bat dantzatu eta gozatu baitezakete umeek. Urrats horiek ikasiz eta bakoitzarekin egin daitezkeen dantzak jorratuz eta euskal folklorearen aberastasuna landuz osatutako ikuskizuna da Ixtorio Mixtorio.
Aipatzekoa da sorkuntza prozesuaren zati bat Eibarren burutu duela Maritzulik, hain zuzen ere dantzan.com-en eskutik Eibarko Hezkuntza Esparruan elkartu eta izan baitziren lanean Maritzuli, Eraiki eta Xinkako taldeetako dantza-maisuak eta umeak apirileko asteburu batean.
Dantzariak: Eraiki Dantza Taldea, Xinkako, Maritzuli konpainia
Egilea:Claude Iruretagoyena
Zuzendaria: Annie Onchalo
Koreografia: Claude & Jon Iruretagoyena