Osoko Bilkura

2015/12/29
2015eko abenduaren 28an egindako bilkuran Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi Udal Taldeek txakurtegiaren eredu-aldaketaren inguruan aurkeztu zuten erdibideko mozioa onartu zen, besteak beste.

2015eko abenduaren 28an egindako Osoko Bilkuran EAJ-PNV eta IRABAZI udal taldeek aurkeztu zuten erdibideko mozioa, txakurtegia harrera-zentro bilakatzeari buruz, aho batez onartu egin zen. Hala, Eibarko Udalbatzak bat egiten du GÉPÉ herritarren ekimenak -Eibarko txakurtegiak kudeaketa etikoa izatea eskatzen duen kolektiboak- proposatutako Manifestua. Zentzu horretan, aitortu eta eskertu egiten du bere helburua betetze aldera egiten diharduen lana. Halaber, Eibarko Udalbatzak Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateari eskatzen dio beharrezko neurri guztiak har ditzala, txakurtegiaren kudeaketa-eredua aldatzea sustatzeko. Helburua da sakrifiziorik izango ez duen babestokia izatera igarotzea. Hori guztia, GÉPÉ eta inplikatutako gizarte eragileekin elkarlanean.

Abenduaren 28ko bilkuran onartutako beste gai batzuk honako hauek izan ziren: Kontu-hartzailearen txostena aurrekontuaren egonkortasun eta finantza-iraunkortasun helburuak eta gastu-araua betetzeari buruzkoa; Eibarko Udalak, gazteen emantzipazioa errazteko helburuarekin etxebizitzak alokairu merkatuan jartzeko, ebaluazio bakoiztuaren araubidez zuzenean emango dituen diru-laguntzen oinarri arau-emaileak; Oinarriak Aldatzea, Hirigintza saileko diru-laguntzak “Ebaluazio bakoiztuaren araubidez zuzenenan emateko” prozeduraz emateko; Bittor Sarasketa 1eko 121.01 JIren Xehetasun Azterketari behin betiko onespena ematea; Estaziño kaleko 14an igogailua jartzeko derrigorrean okupatu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrenda edota Lan Batzordeen eraketa berria eta kideak izendatzea.

Informazio guztia kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.