Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lan eskaintza: Liburutegiko laguntzailea

2017/01/20

Izena emateko epea 2017ko urtarrilaren 24ra arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

Helburua: Juan San Martin Udal Liburutegian dauden euskarazko literatura-liburuak apal batetik bestera aldatzea eta euskarazko liburu edo eleberri guztiak apal jakin batzuetan lagatzea. Egindako aldaketa horiek katalogoan eta liburuetan bertan jasotzea. Euskarazko liburu-funtsa ezagutzera ematea. Egindako lanaren memoria egitea eta plantillak prestatzea lekuz aldatu den funts horren jarraipena egiteko.

Derrigorrean bete beharreko baldintzak

  • Ikas-graduatua. Liburutegietan aritutakoa izatea edo liburutegi-prestakuntza izatea.
  • Katalogazio-arauen ezagutza.
  • SHUren ezagutza (sailkapen hamartar unibertsala)
  • Liburuak gaika sailkatzeko ezagutza.
  • Absynet liburutegiak kudeatzeko programaren ezagutza edo horren pareko beste programaren baten ezagutza.
  • 2. HE (Administrazio Publikokoa)
  • Ahal dela, Eibarren edo eskualdean erroldatutakoa izatea.
  • 35 urte edo gutxiago dituen lanbagetua edo
  • 45 urtetik gorakoak, lan eskaintza honen baino 6 hilabete lehenago inskribatuta izatea edo
  • 55 urtetik gorakoak
  • Epe luzeko langabetuak izatea, hau da, lan eskaintza honen aurreko 18 hilabeteetan, gutxienez, 12 hilabetez inskribatua egotea edo
  • Baztertze-arriskuan dauden pertsonak. (2016-06-16ko EHAAn araututakoaren arabera EBAZPENA, 2016ko ekainaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena)
  • Minusbaliotasuneko pertsonak edo
  • Familia ardurak dituzten emakumeak (ezgaituak diren senar edo 26 urtetik beherako seme alabak izatea)
  • Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak

Kontratu-mota:

  • Obra eta zerbitzua

Kontratuaren iraupena:

  • 4 hilabete

Lanaldia:

  • % 50 edo egun erdikoa

Lanean hasteko data:

  • Berehala

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2017ko urtarrilaren 24a baino lehen, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162017000471.

Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu edo Lanbideko web orrira jo dezakete.