Lan eskaintza: Liburutegiko laguntzailea
Izena emateko epea 2017ko urtarrilaren 24ra arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
Helburua: Juan San Martin Udal Liburutegian dauden euskarazko literatura-liburuak apal batetik bestera aldatzea eta euskarazko liburu edo eleberri guztiak apal jakin batzuetan lagatzea. Egindako aldaketa horiek katalogoan eta liburuetan bertan jasotzea. Euskarazko liburu-funtsa ezagutzera ematea. Egindako lanaren memoria egitea eta plantillak prestatzea lekuz aldatu den funts horren jarraipena egiteko.
Derrigorrean bete beharreko baldintzak:
- Ikas-graduatua. Liburutegietan aritutakoa izatea edo liburutegi-prestakuntza izatea.
- Katalogazio-arauen ezagutza.
- SHUren ezagutza (sailkapen hamartar unibertsala)
- Liburuak gaika sailkatzeko ezagutza.
- Absynet liburutegiak kudeatzeko programaren ezagutza edo horren pareko beste programaren baten ezagutza.
- 2. HE (Administrazio Publikokoa)
- Ahal dela, Eibarren edo eskualdean erroldatutakoa izatea.
- 35 urte edo gutxiago dituen lanbagetua edo
- 45 urtetik gorakoak, lan eskaintza honen baino 6 hilabete lehenago inskribatuta izatea edo
- 55 urtetik gorakoak
- Epe luzeko langabetuak izatea, hau da, lan eskaintza honen aurreko 18 hilabeteetan, gutxienez, 12 hilabetez inskribatua egotea edo
- Baztertze-arriskuan dauden pertsonak. (2016-06-16ko EHAAn araututakoaren arabera EBAZPENA, 2016ko ekainaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena)
- Minusbaliotasuneko pertsonak edo
- Familia ardurak dituzten emakumeak (ezgaituak diren senar edo 26 urtetik beherako seme alabak izatea)
- Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak
Kontratu-mota:
- Obra eta zerbitzua
Kontratuaren iraupena:
- 4 hilabete
Lanaldia:
- % 50 edo egun erdikoa
Lanean hasteko data:
- Berehala
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2017ko urtarrilaren 24a baino lehen, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162017000471.
Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu edo Lanbideko web orrira jo dezakete.