Eibarko Udalak prest dauzka lau zerbitzu-karta

Eibarko Udalak prest dauzka lau zerbitzu-karta

Portaleko eraikina.

2019/05/13

Armagintzaren Museoak, Udal Euskaltegiak, Juan San Martin Udal Liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak euren zerbitzuen kartak egin dituzte dagoeneko.

Eibarko Udalak bere zerbitzu-kartak egiteko eta jendaurrean ipintzeko konpromisoa hartu zuen, 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa betetzeko asmoz.

Hala, Armagintzaren Museoak, Udal Euskaltegiak, Juan San Martin Udal Liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak, Portaleko eraikinean integratuta guztiak, euren zerbitzuen kartak egin dituzte, eta, dagoeneko, ikusgai daude, ele bietan, www.eibar.eus udal-webgune honetan.

Zerbitzuen karte horien bitartez, Eibarko Udalak kudeatzen dituen zerbitzuen ezaugarrien eta zerbitzu horiek emateko hartzen diren kalitate konpromisoei buruzko informazio zehatza ematen da. Horrela, udal zerbitzu publikoei zerbitzu horiek erabiltzen dituztenen beharrak asetzen eta zerbitzua hobetzeko aurrera egiten lagundu nahi zaie.

Kontsultatu ondorengo zerrendan aipatutako zerbitzu kartak:

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko legearen 45. artikulua

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko legearen 45. artikuluan, zehazki, honako puntu hauek jasotzen dira:

  • Udalerriek zerbitzu-kartak edo dokumentu baliokideak onartu ahal izango dituzte. Bertan jasoko dira udal-zerbitzu jakin batzuen ezaugarri nagusiak; erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak adieraziko dira, bai eta zerbitzu horiek ematean hartutako kalitate-konpromisoak ere. 20.000 biztanletik gorako udalerrietan, nahitaezkoa izango da zerbitzu-karta edo dokumentu baliokideak onartzea.
  • Zerbitzu-kartek edo dokumentu baliokideek adierazle objektiboak ezarriko dituzte, hala dagokionean sexuaren, adinaren edo bestelakoen arabera bereizita, udal-zerbitzuen errendimendua eta zerbitzu horien prestazioari buruzko auzotarren gogobetetzea ebaluatu ahal izateko.
  • Zerbitzu-kartei edo dokumentu baliokideei buruzko publizitatea udalaren egoitza elektronikoan edo web orrian emango da eta hala badagokio, udal-gardentasunaren atarian.

Bestelako Zerbitzuen Kartak

2019 urte honetan, beste sail, zerbitzu eta unitateetako zerbitzu-kartak ere egiten ari da Udala (Kultura, Gazteria, Gardentasuna, Hirigintza, Ingurumena, Ego Ibarra, Udal zergak, Hautaketa Prozesuak, etabar.). eta prest daudenean horien berri ere emango da.