Udako gidaz gozatzeko aukera dute familiek
2025/06/12

Udako oporrak gerturatzen ari denez, Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak Gozatu udako oporretan irakurtzen eta jolasean gida sortu dugu, beste behin. Gidan familian gozatzeko jolasak eta liburuak daude jasota.
Oporretan eguraldi onaz jolasean gozatzeko denbora gehiago daukagunez, ondo pasatu bitartean ikasteko momentu egokia da. Gainera, jasota dauden baliabideekin, euskara indartzeko aukera izango dute familiek.
Gidaren inguruko informazioa HH eta LHko seme-alabak dituzten familia guztietara iritsiko da, ikastetxeen laguntzari esker.