Zerbitzu Gutuna

Euskara Zerbitzua Eibarko Udalaren zerbitzu bat da, eta Udal Euskaltegiarekin batera osatzen du Euskara Arloa.

Karta honen bidez, gure eguneroko lanean eskaintzen ditugun zerbitzuak eta horiek aurrera eramateko, gure gain hartzen ditugun konpromisoen berri eman nahi diegu herritarrei, eta hori guztia etengabeko hobekuntza lortzeko helburuarekin.

Misioa:

Eibarko Udaleko Euskara Zerbitzuaren egiteko nagusia, bai udal barrura begira, bai udalerri osora begira, euskararen normalizaziora bideratutako planak diseinatu eta ekintza eta neurrien bitartez garatzea da, betiere, euskararen ezagutza, erabilera eta kalitatea sustatuz eta bermatzeko pausoak emanez.

     Funtzioak:

  • Familia, irakaskuntza, euskalduntzea, aisialdia, kirola, arlo sozio-ekonomikoa, teknologia berriak, hedabideak... eta beste hainbat esparrutarako planak eta egitasmoak diseinatzea, laguntza ematea eta neurriak hartzea euskararen normalizazioari begira.
  • Udal barruan euskararen normalizaziorako planak diseinatu, kudeatu eta jarraipena egitea.

Bisioa:

Eibarko herrian euskararen ezagutza eta erabilera handiagoa lortzea da.

  • Herritar gehienak euskara ulertzeko gai izatea, nahiz eta batzuek hitz egiteko zailtasunak izan.
  • Umeek eta gazteek euskaraz natural eta erraztasunez hitz egitea.
  • Batez ere ume eta gazteentzako kultura jarduerak, emanaldiak eta ikastaroak nagusiki  euskaraz eskaintzea.
  • Ume eta gazteen inguruko agenteak elkarlanean aritzea euskaraz funtzionatzeko erabilera eremuak sortzeko.
  • Euskaraz harrotasunez bizitzeko aukera izatea; euskara prestigioko hizkuntza izatea, baloratua eta kontuan hartzen dena.

Balioak:

Ondoko balioak dira gure portaeraren eta jardueraren gidari:

  • Zintzotasuna: helburuak betetzeko orduan zuzentasunez jokatzea, emandako hitza betetzea
  • Erantzukizuna: hartutako konpromisoei eta erronkei erantzutea
  • Efizientzia: proiektuak burutzeko orduan eraginkortasunez jokatzea
  • Parte-hartzea: eibartarren iritziak eta ekarpenak kontuan hartzea
  • Elkarlana: Eibarko norbanakoen eta elkarteen parte-hartzea sustatzea eta lankidetzan aritzeko bitartekoak jartzea
  • Berrikuntza: gure jardueraren eremu guztietan etengabe aukera berriak bilatzen aritzea
  • Konpromisoa: abian jarritako ekimenetan inplikatzea
  • Gardentasuna: helburuak eta ekintzak argi azaltzea
  • Berdintasuna: helburuetan eta ekintzetan genero berdintasuna kontuan izatea

Arduradunak

  • Arduradun politikoa: Francisco Javier Lejardi Galarraga
  • Arduradun teknikoa: Junkal Txurruka Arrizabalaga

Hainbat datu:  

Telefonoa: 943700912

Faxa: 943708436

Helbidea:        PORTALEA eraikina, 2. Solairua

                        Bista Eder, 10 – 2.a  -  20600 EIBAR

Helbide elektronikoa: euskara@eibar.eus

Web-orria: https://www.eibar.eus/eu/kultura/euskera

Bulego-ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00
  • Astelehen arratsaldeetan: 16:15 - 19:15 (urria-ekaina)

Planoa:          

https://goo.gl/maps/gsnroNwKgBS2

GPS Koordenatuak:

Latitudea: 43,1846674884

Longitudea: -2,46999263763428