SexuBizi-Gune Morea San Juanetako kontzertuetan eta jaietan eskuragarri izango da

Esku-hartzeak harreman eta sexualitate osasuntsuak bultzatzea du helburu, prebentzioa osotasunean landuz eta jai ingurunetara hurbilduz.
SexuBizi babesgunearen bidez, jai giroan ematen diren genero erasoak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea, eta honen kontzientziazioa bultzatzea bilatzen da.
Gune hau, babes lekua, gune segurua izango da eskatzen duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste.
Zerbitzua Jai eta aisialdiko guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko I. Protokoloaren baitan dago.
San Juanetako kontzertuetan hurrengo data eta ordutegian izango dugu:
Ekainak 20 eta 21, ostirala eta larunbata, gauean
00:00 - 03:00
Eta San Juan jaietan hurrengoetan:
Ekainak 23 eta 24, astelehena eta asteartea, gauean
00:00 - 03:00
Untzaga plazan.