"Munduko emakumeen literatura-saioak: XIX. mendeko idazle ingelesak" literatura-saioetan onartutakoen zerrenda argitaratu da
MAISTRAK LIBURUTEGIA
Saio historikoak dira, garai hartako idazle klasiko handiak ezagutzeko bidaia. Ahozko literaturaren iraganera joko dugu testu klasikoei heldu aurretik. Eleberria literatur genero gisa nola sortu zen ikusiko dugu, eta nobela sentimentala eta eleberri erromantikoa bereizten ikasiko dugu. Teoria literarioa feminismoaren historiarekin gurutzatuko dugu, eta Mary Wollstonecraft irakurriko dugu, teoriko feminista aitzindarietako bat. Jane Austen, Bronte ahizpak, Elizabeth Gaskell eta Mary Shelley izango dira irakurri eta aztertuko ditugun egile batzuk.
Garai honetako ekoizpen literarioak gaur egungo literaturaren historia markatu du, eta, beraz, egokitzapenak egin dira telesail, film, komiki eta abarretara. Berrikuspen historiko bat egingo dugu, baina ikusiko dugu egile horiek, liburu hauek, nolako harremana duten XXI. mendeko emakumeekin.
Dinamizatzailea:
Ainhoa Aldazabal Gallastegui- Skolastika.
Non eta noiz:
Andretxeko Maistrak liburutegian. 2026ko urriak 7, azaroak 4 eta abenduak 2; 2027ko urtarrilak 13, otsailak 3, martxoak 3, apirilak 7, maiatzak 5 eta ekainak 2 (asteazkenak).
Ordutegia:
17:00etatik 19:00etara.
Saioetan onartuen zerrenda argitaratu da.