Jarduketa berriak abuzturako Bidebarrieta aldean

Abuztuan pasabide goratu bat egingo da 20. eta 24. pegoren artean. San Agustin eta Bidebarrieta kaleen arteko bidegurutzea ere birgaitu egingo da bide-segurtasuna hobetze aldera.
Eibarrek aurrera egiten jarraitzen du Errekatxuberri ingurua urbanizatzeko lanetan. Udalak iragarri duen legez, abuztuan jarduketa bat egingo da galtzadan (20-24 zenbakien artean), baita San Agustin eta Bidebarrieta kaleen arteko bidegurutzean ere.
Hormigoi inprimatuzko pasabide goratu bat egingo dute, bide-segurtasuna ez ezik, inguruko irisgarritasuna ere hobetzeko. Helburua da jarduketa honek ahalik eta eragin txikiena izatea ibilgailuentzat; horrexegatik planifikatu dira lanak abuzturako.
Jon Iraola Eibarko alkateak horrelako lanek hirigintza hobetzeko planaren barruan duten garrantzia azpimarratu du: “Jarduketa hau Udalak auzoak hobetzeko eta hiri-espazio atseginagoak, seguruagoak eta irisgarriagoak sortzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen da.
Horrez gain, hauxe gaineratu du: “Erabaki dugu jarduketa hau abuztuan egitea, trafiko gutxiago egon ohi delako garai horretan, eta horrek auzotarrei eta gidariei ahalik eta traba gutxien eragiteko aukera ematen digu. Horrez gain, horrelako neurriek zuzenean dakarte trafikoa arintzea eta hiru-inguruko elkarbizitza hobetzea, eta horiexek dira, hain zuzen, gure gobernu-taldeak lehenesten dituen helburuak”.
Bestalde, Alberto de la Hozek, Trafiko eta Mugikortasun zinegotziak, honela dio: “Jarduketa honek bide-segurtasuna hobetzea ahalbidetuko du. Nahi duguna da irteera hori segurua izan dadin, eta, horretarako, ispiluak jarriko ditugu hobeto ikusteko eta kotxeen sarrera-irteerak errazteko. Gainera, guneko abiadura murriztu ere egingo da oinezkoen segurtasunari begira. Bidebarrietako oinezkoen pasabideetan ere hobekuntza-lanak egingo dira.
Pedro Escribano Obrak Saileko zinegotziak jarduketa honek izango dituen onura teknikoak nabarmendu ditu: “Hormigoi inprimatuzko pasabide goratuak trafikoa arintzeaz gain, hiri-inguruaren estetika eta funtzionaltasuna ere hobetuko ditu”.
Lan hauek Errekatxuberri inguruaren eraldaketa- eta modernizazio-prozesuaren parte dira, eta prozesuak martxa onean jarraitzen du.