Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da. Herrialde gehienetan Emakumearen Nazioarteko Eguna izenarekin ere ezagutzen da. Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen da eguna.

Martxoaren 8aren kronologia zehatz bat osatzea zaila bada ere, izan dira XX. mendean zehar hainbat gertakari egun honen zergatia marraztu dutenak.

Martxoaren 8ko jatorriaren gaineko informazio gehiago jasotzeko SAKATU HEMEN.

2020ko Martxoaren 8ko egitaraua: 

Martxoak 6, ostirala

16:00_ Bildutako Feminismoak partida, Andretxean 

18:00_ Feminismoa gorpuztu dantza eta flashmob kolektiboa: "Ni una más, ni una menos", "Respect me", Astelehena frontoian. 

"Respect me" abestiaren tutoriala ikusteko SAKATU HEMEN.

"Ni una más, ni una menos" abestiaren tutoriala ikusteko SAKATU HEMEN.

21:00_ Hilekoa(k) bertso afaria, Nerea Ibarzabal, Maider Arregi eta Beñat Gaztelumendi. Gai jartzailea

Maite Berriozabal, Kultun

Martxoak 8, igandea

Martxoaren 8ko Plataformarekin bat

Martxoak 13, ostirala

19:00_ Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian liburu-erakusketaren aurkezpena, Portaleko erakusketa-gelan

Jardueraren iragarkia ikusteko SAKATU HEMEN.

Martxoak 13-29

Erakusketa ikusgai

Antolatzaileak: Eta Kitto! Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea, Hitzez, emakume independenteak, Eibarko Gurutxe Gorriko Errefuxiatuen programa eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea

Laguntzaileak: Nerea Lodosa dantza garaikidea, Narruzko Zezen, Kaxa mugimendu eta sormen gunea, Yanire Sagredo Hernandez, Irune Jaio Lavado eta Eibarko Udal Artxiboa.

Kartela informatiboa ikusteko SAKATU HEMEN.           

Juan San Martin Eibarko Udal Liburutegiarekin egindako M8ko "Emakumeen ekarpenak" irakurketa-gida ikusteko SAKATU HEMEN.

"Berdintasuna helburu" genero-berdintasuna lantzeko irakurketa-gida ikusteko SAKATU HEMEN.