2024ko martxoaren 8a: Zaintzak, denon bizitzak erdigunean
Lantaldeak, urtero, gai bat adosten du egitarauaren ardatz bezala, eta, aurtengoa, Zaintzak, ikuspegi feministatik izango da.
Zaintza-lanak honela defini daitezke: bizitza eta osasuna mantentzeko egiten diren jarduerak, historikoki ikusezin bihurtuak, etxeko eremuetara baztertuak eta emakumeei esleituak.
Zaintzak izan dira, eta dira, pentsamendu eta ekintza feministen hainbat korrontetan aztertzeko eta eztabaidatzeko gai nagusietako bat, eta honako gai hauek hartzen ditu barnean: etxeko langileen eta zaintzen lan-baldintzak; lurraren zaintza, ikuspegi ekofeministatik; zaintza aukeraketa gisa, eta ez betebehar gisa; amatasuna ulertzeko modua; nork bere burua zaintzearen garrantzia, erantzunkidetasuna, hau da, zaintzen banaketa ekitatiboa eta zilegia gizarte-eragileen artean (estatua, merkatua, gizonak, komunitatea); zaintzen merkantilizazioa…
Gai horien aurrean, Feminismoek urteak daramatzate aldarrikatzen bizitza duinen iraunkortasuna erdigunean jarri behar dela eta zaurgarritasuna giza ezaugarritzat hartu behar dela, zaintzak interdependentziatik, elkar laguntzatik, elkartasunetik eta elkarrekikotasunetik ulertu behar direla eta zaintza oinarrizko balio soziala izan behar dela.
Egingo diren jardueren bidez, hausnartzera, elkar-ikastera eta zaintzarekin lotutako pentsamenduak, egoerak eta emozioak, besteak beste, partekatzera gonbidatzen zaituztegu.