Eibarko Udala

2025/2026 Ikasturtea: Espainiako abangoardia

Saio historiko hauetan, estatu espainiarrak XX. mendearen hasieratik 1936ko Gerra Zibilera arte (Errepublikatik igarota) bizi izan zuen abangoardia-garaia aztertu eta irakurriko dugu. Rosalia de Castro, Concepción Arenal eta Emilia Pardo Bazán idazleen idazkiak ezagutuko ditugu, besteak beste.

Garai hartako egile guztiek salatzen dute Espainiako emakumeen egoera, eta hezkuntza, botoa, dibortzioa... aldarrikatzen dituzte. Garai sozialki asaldatua, itxaropentsua, aldaketaz eta ilusioz betea da emakumeentzat.  

Beti bezala, literatura-kritika feminista erabiliko dugu testu bateratuak aztertzeko eta komentatzeko.

Helburuak:

  • Emakume egile ezagunak berrirakurtzea eta egile ezezagunak deskubritzea.
  • Testuinguru historiko eta literarioari buruz teorizatzea, emakumeek aldaketa sozialari eta errepublikari ekarri zioten guztiari balioa ematea eta ikusaraztea.
  • Literatura kritika feministarako tresnak eskuratzea liburuak aztertzeko, garai hartako emakumeen egoera politiko, ekonomiko eta sozialari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat sortzea.
  • Irakurketaren plazera sustatzen jarraitzea.

Metodologia:

Metodologia atsegina eta parte-hartzailea izaten saiatuko da, aurrekoetan bezala. Eskolak, oro har, teoriko-praktikoak izango dira. Mintegiaren hasieratik, saio bakoitza emakume bakoitzarekin hasten da, aste horretan irakurritako liburua edo liburuak komentatuz, liburu horiek erakutsi edo jakinarazi diotena taldearekin partekatuz. Ondoren, liburu bat batera irakurriko dugu, denon artean komentatuko duguna eta literatur kritika feministaren ezagutzan eta erabileran sakontzeko balioko diguna.

Dinamizatzailea:

Ainhoa Aldazabal Gallastegui- Skolastika.

Non eta noiz:

Andretxean. 2025eko urriak 8, azaroak 5 eta abenduak 3 eta 2026ko urtarrilak 7, otsailak 4, martxoak 4, apirilak 15, maiatzak 6 eta ekainak 3, (asteazkenak).

Ordutegia:

17:00etatik 19:00etara.

Hizkuntza: Gaztelania.

*Aurrematrikula epea: 2025eko irailaren 1etik 23ra (biak barne).

Aurrematrikula egiteko, Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen online inprimaki bat bete beharko da. Andretxean ere aurrez aurre bete ahal izango da.

Informazio guztia Andretxearen 2025eko udazkeneko programazioaren liburuxkan ere jasota dago.