Irakurketa errazerako sarrera saioa

Gogoeta-saio honetan kolektiboki pentsatuko dugu irakurketa errazaren beharraz osasun mental feministaren tresna gisa. Irakurketa erraza ulerterrazagoak diren dokumentuak sortzeko modu bat da. Pertsona guztientzat da baliagarria. Baina, batez ere, ulermen-arazoak dituzten pertsonentzat da baliagarria. Irakurketa errazago egiteko, garrantzitsua da arau batzuk jarraitzea eta dokumentuak baliozkotzea.

Helburuak: herritarrak sentsibilizatzea irakurketa errazak osasun mental feministaren tresna gisa duen garrantziaz, ezagutza eta kultura eskuratzen laguntzea eta irakurmena hobetzen laguntzea.

Edukiak: irakurketa errazari buruzko teoria eta taldeko irakurketa erraza kasu praktiko baten bidez. 

Nork emango du: Estereotipak elkartea. 

Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak. Bereziki, dibertsitate intelektuala eta mentala, espektro autistaren nahasmendua, hartutako kalte zerebrala, gorreria, gor-itsutasuna, TDAH eta Afasia duten pertsonak. Emakume migratuak edo gutxi alfabetatuak. Adineko emakumeak eta irakurtzeko trebetasun mugatua dutenak.

Noiz eta non: 2024ko maiatzak 27, 17:00etatik 20:00etara, Andretxean. 

*Saioa doakoa da.