Eibarko Udala

Itsaspeko Bihotzak areto literarioa

Itsaspeko Bihotzak areto literarioa Eibarko Juan San Martin Liburutegiak eta Berdintsun Zerbitzuak elkarlanean antolatu dugun hezkidetzan oinarritutako ibilbide artistiko-pedagogiko da. Honek genero-berdintasunaren gaia jorratzea du helburu euskal Haur Literatura baliatuz.

Galtzagorri elkarteko kide diren Aitziber Alonsok, Mireia Delgadok eta Miren Guillok diseinatu eta zuzendutako areto honek irakurtzeko zaletasuna sustatzeaz gain, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzea du helburu, euskarazko haur literatura oinarri hartuta. 

Itsaspeko Bihotzak areto literarioa

Areto hau berritzailea da erabat ez baitago Haur Literatura baliatuz genero berdintasuna lantzen duen honelako beste diziplinarteko jolasik. 

Ibilbide pedagogiko-artistikoa

Saio gidatuak eskainiko dira Udalerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat, baita 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saio bat ere.

Itsaspeko bihotzak aretoan gauzatuko den Ibilbide didaktikoa, itsaso batean kokaturik dauden bost gunetan oinarrituko da. Gune bakoitzean lantzen den eduki ideologikoa, artearen bitartez egi bihurtuko da. Ilustrazio, artisau elementu eta liburuen bitartez lortuko da helburu hau eta txoko bakoitzean, modu desberdinean egingo da edukiaren lanketa hori: ipuintxoak kontatuz, ikus-entzunezkoak ikusiz, abestitxoak kantatuz, jolasak eginez…