Eibarko Udala

Munduko Emakumeen Literatura saioak

Munduko emakumeen literaturaren aldi historiko luze bat aztertuko da saio hauetan, testuak testuinguru geografiko eta soziologikoaren araberaz aztertuz.

Jarduera honetan munduko hainbat eskualdetako emakumeen literatura lanak aztertuko dira. Genero desberdinek (kantak, autobiografiak, ipuinak, eleberriak, etabarrek) gai ugari lantzeko aukera emango dute: amatasunak, haurdunaldia, zapia, dotea edo migrazioak, besteak beste (beti ere, guztiak emakumeen ikuspegitik). 

HELBURUAK

  • Mundu mailako emakumeen egungo egoera politiko-kulturala aztertzea, literaturaren bitartez.
  • Eskualde desberdinetako literatura adierazpiderik esanguratsuak ezagutzea.
  • Mota honetako literatura irakurtzeko ohitura sortzea edo areagotzea.
  • Literaturaren iruzkinak egiteko prozedurak lantzea. 
  • Beste herriealde batzuetako idazleak ezagutaraztea.
  • Literatur kritikaren inguruko prestakuntza ematea parte-hartzaileei, hainbat literatur generoren bidez (poesia, antzerkia, kontakizunak, haur eta gazte literatura, autobiografia, komikia, nobela). 
  • Gogoeta egitea eta iritzi kritikoak sortzea. 
  • Irakurzaletasuna piztea.

Metodologia:

Metodologia atsegina eta parte-hartzailea izaten saiatuko da, baita zehatza eta kalitatezkoa ere. Klaseak, oro har, teoriko-praktikoak izango dira. Mintegiaren hasieratik, saio bakoitza emakume bakoitzarekin hasten da, hilabete horretan irakurritako liburua edo liburuak komentatuz eta taldearekin liburu horiek irakatsi edo eman diotena partekatuz.

Horrez gain, tailerra osatzeko, mapak, irudiak, bideoak, musika eta elkarrizketak ikusiko ditugu, lantzen ari garen guztia ezagutzen lagunduko digutenak.

Dinamizatzailea:

Ainhoa Aldazabal Gallastegui- Skolastika