Udala

Udalaren inguruko informazioa duzu hemen: udal gobernua osatzen duten erakundeak; udalaren egitura eta bertako Sail edo departamentu guztiak; Fundazioak, Patronatuak...

Udal erakunde administratibo nagusien telefono-zerrenda eta helbideak ere bertan dauzkazu; bakoitzak eskaintzen duen zerbitzuari buruzko informazioa, jendea hartzeko ordutegia... hori dena jakiteko estekak eskura dituzu.

Araudiaren atalean Ordenantza Fiskalak, gainerako Ordenantza guztiak eta bandoak dituzu.  Udal erabakien atalean, Udal osoko bilkuraren eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki nagusiak aurkituko dituzu, bilkura-egunaren arabera sailkatuta.

Etorkizunari begirako informazioa ere eskaini nahi dizugu: helburuak eta proiektuak; gobernuaren egitarau nagusia; aurrekontuak, Hirigintzako Plan Nagusia eta sail edo departamentu bakoitzaren  asmoak edo planak.

Udalak atera dituen liburu edo argitalpen guztien atala: bertan dituzu Eibarko udalak kaleratu dituen liburuak edo gure laguntzarekin argia ikusi duten guztiak.