"Zurrumurruak Desegiten" erakusketa

2014/10/01
Urriak 6tik 29ra Untzaga Jubilatu Etxeko erakusketa aretoan.

Eibarko Udaleko Immigrazio alorrak SOS Arrazakeriarekin lankidetzan "Zurrumurruak Desegiten" erakusketa antolatu du. Untzaga Jubilatu Etxeko erakusketa aretoan jarriko da "Aurreiritzi eta estereotipoak desegiten" II Jaurdunaldiekin batera.

Erakusketa urriak 6tik 29ra bisitatzeko aukera egongo da, astelehenetik ostiralera 19,15etatik 21,15etara eta larunbat eta igandetan, 12,00etatik 14,00etara.

Bertan informazio panelak jarriko dira atzerriko immigrazioaren gainean entzuten diren 10 zurrumurru hedatuenekin eta dagokion azalpen eta informazioarekin.

Hiritar orori zuzendutako ekintza da eta sarrera librea da.

"Zurrumurruak Desegiten" erakusketa

logoa