Zuloagatarren parkean umeentzako jolasak berrituta

2012/01/27
Parkeko jolasguneak azalera handiagoa du orain, 180m2.

Zuloagatarren parkeko umeentzako jolasak berritzeko eta modernizatzeko lanak bukatuta daude. Lehiaketa publikoan lanen esleipena lortu zuen Industrias Agapito enpresa duela egun batzuk  hasi zen berritze-lanekin, eta orain, lanak bukatuta, irekita dago parkea, erabiltzeko moduan. Gainera bere itxurak hobera egin du izugarri; izan ere, umeak parke berria ikusita aho zabalik geratzen dira,  jolas berrietan ibiltzeko irrikaz.

Hauexek dira bertan jarri diren jolasak: jolas anitzeko egitura, hiruki itxurako lau dorre eta beste hainbat jolas dituena, hala nola, sigi-sagan doan arrapala, zintzilik dauden mailez osaturiko zubia, soka bidezko zubia, pasabidea rokodromo eta sarearekin, arrapala mugikorra eta txirrista. Horiez gain, beste hauek ere jarriko dituzte: gora egiteko egitura bat, kulunkan egiteko malgukidun figura bat eta habi itxurako zabua. Azken hau badago herriko beste hainbat parketan, eta umeak oso gustura ibiltzen dira bertan.

Jolas berri hauetan 2-14 urte bitarteko umeak ibil daitezke.