Udaltzaingoaren abisuak

2012/02/15
Aratosteak: aldaketak trafikoan nahiz aparkalekuetan.

Otsailaren 16tik 19ra bitartean, biak barne, Aratosteak ospatuko dira. Horrek trafikoan nahiz aparkalekuetan hainbat aldaketa egitea ekarriko du.

 

Aparkalekuak:

  • Ostegunean, hilak 16, Eguen Zuri, aratosteetako umeen kalejira dela eta Eibarko erdigunea (Untzaga Plaza, Calbeton, eta Plaza Barria) oinezkoendako gordeko da 15:00etatik 22:00ra arte. Tarte horretan Bidebarrietako eta Barrenako-Azitain gasolindegi pareko- Bus geltokietatik ez da autobusik pasatuko.
  • Ostegunean hasita eta asteburu osoan, debekatuta egongo da Untzaga Plaza kaleko tarte batean aparkatzea, edukiontzi lurperatuen pareko tartean.

 

Trafikoa:

  • Ostegunean, 17:00etan kalejira egongo da Urkizu Pasealeku kaletik Untzaga Plazaraino, Erraldoi eta Buruhandiek parte hartuko dutelarik. Horrek auto-pilaketak eragin ditzake.
  • Ostiralean, hilak 17, “Kalderero”en kalejira 20:00etan aterako da Urkizu Pasealekua kaletik, ibilbidea honako hau izango delarik: Urkizu, Bittor Sarasketa, Estaziño, Ibarkurutze, Errebal, Julian Etxeberria, Toribio  Etxeberria eta Untzaga. Horrek auto-pilaketak eragin ditzake.

 

Aholkuak:

  • Jarritako seinalizazioa bete.
  • Erabili saihesbidea.