Udal hilerrian 80 kolunbario jartzeko lanak hasi dira.

2012/07/20
80 kolunbario berriak (errautsen horma-hobiak) hilerriaren goiko aldean jarriko dira, eraitsi berri diren horma-hobiak utzitako lekuan.

Aste honetan zehar eta uztailaren 26a arte 80 kolunbario berri jartzeko lanetan arituko dira hilerriaren goiko eremuan. Lanak zerbitzuetako Udal Brigadak egingo ditu Hilerriko lan-taldearen laguntzarekin.

 

Lanak egiten diharduten bitartean,  lanean ari diren eremurako sarrerak baldintzatuak egongo dira.