Terrazak arautzen dituen Ordenantzari ekarpenak egiteko epea irekita dago

2012/05/10
Terrazak eta salmentako produktuak arautzen dituen ordenantzari alegazioak egiteko epea irekita dago datorren ekainak 5 arte

Eibarko Udal Batzarrak 2012ko martxoaren 26an eginiko bileran hasierako onarpena eman zion: Udal Ordenantzari, herriko kaleen erabilerari eta okupazioari buruzkoa: Tabernetako mahaiak eta aulkiak jartzea, salgaiak edo beste elementu batzuk jartzea.

Ordenantza honen helburua zera da: tabernetako mahai eta aulkiak, eta salmentako produktuekin, espaloi eta kaleetan egiten den okupazioa arautzea, eta arautze horrekin bermatu nahi da okupazio hauek, irisgarritasuna eta esparru publikoen herritar ororen erabilera kaltetu ez daitezen.

Hasierako onarpenaren iragarkia 2012ko apirilaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da eta bidezko alegazioak eta iradokizunak aurkezteko epea datorren ekainak 5ean bukatuko da.

Alegazioak eta iradokizunak PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, aurkeztu behar dira.